Bost azkoitiarrek hartuko dute Peña Elorza txirrindulari elkartearen ardura

Maxixatzen.eus

Bost azkoitiar gazte arduratuko dira datorren denboralditik aurrera Elorza txirrindulari elkarteko txirrindulari gazteak entrenatzeaz. Antton Oñederra zenaren lekukoa hartuko dute Jokin Sudupek, Ander Garatek, Josu Garatek, Xabier Uzinek eta Mikel Eizagirrek.

 

Bost lagunen artean kudeatuko dute taldea, 2019ko martxoan hasiko duten denboraldi berritik aurrera. Oñederraren heriotzaren ondoren entrenatzailerik gabe gelditu zen taldea. Ondorioz, bost gaztek entrenatuko dituzte astean behin elkarteko txirrindulari gazteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide