Donostiako Aste Nagusia dela-eta, abuztuaren 11tik 18ra, Askatasunaren Hiribideko geltokia Zubieta kaleko 14. zenbakira pasako da, 21:30etatik aurrera. Bestalde, Azkoititik Donostiara joateko eta Donostiatik Azkoitira itzultzeko gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira. Azkoititik 23:45ean autobus bat aterako da Donostiara, 00:55ean iristeko. Donostiatik Azkoitira, berriz, 01:05ean itzultzeko linea bat izango da. Herrira 02:15ean iritsiko litzateke autobusa.