Joon Ho Park organo jotzailearen kontzertua, parrokian

Maxixatzen.eus 2018ko abuztuaren 6a

Joon Ho Park (Seul, Hego Korea) organo jotzaileak doako kontzertua emango du gaur, parrokian. Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan eskainiko du kontzertua seuldarrak. 20:00etatik aurrera, garai desberdinetako musikagile frantziarren doinuak eskainiko ditu, parrokiako Cavaille-Coll organoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide