Eskualdeko erretirodunek elkarretaratzea egingo dute bihar, Azpeitian

Maxixatzen.eus

Jubilatu eta Pentsiodunen Urola Kostako Plataformak elkarretaratzea egingo du bihar, asteazkena, Azpeitian. 10:00etan, Azpeitiko plazan elkartuko dira «pentsio publiko duinak, KPIaren araberako igoerak, murrizketetan galdutakoaren berreskurapena eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa» aldarrikatzeko. Azkoitiko erretirodunek eta pentsiodunek elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide