Bilgunea inauguratuko du gaur Azkoitiko EH Bilduk

Maxixatzen.eus

Azkoitiko EH Bilduk Trenbidearen Zumardia 15 helbidean bilgunea inauguratuko du gaur, 19:30ean. Besteak beste, Juan Karlos Izagirre izango da inaugurazio ekitaldian. Izagirre Donostiako alkate ohia eta EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundirako aurkeztu berri duen zerrendaburua da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide