Ruben Blades musikaria Aizpurutarren bila, Azkoitian

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 26a, 13:33

Ruben Blades kontzertuan.

Ruben Blades (Panama, 1948) musikaria Donostian da, 53. Donostiako Jazzaldiko kontzertua eman baitzuen, atzo. Euskal Telebistak egindako elkarrizketa batean aitortu du, Azkoitian dituela sustraiak Bladesek.

 

Musikari panamarrak adierazi duenez, birramonak Aizpuru abizena zuen, eta bere jatorria ezagutu asmoz, Azkoitia bisitatzeko asmoa agertu du. Datozen egunetan Euskal Herria eta Azkoitia ezagutzeko bidaiak egingo ditu Bladesek. Panamar musikariak abiatu zuen Donostiako 53. Jazzaldia, atzo. Musika latinoaren eta saltsaren doinuekin girotu zuen Donostiako Zurriola hondartza.

Ikusi Euskal Telebistak egindako elkarrizketa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide