Autobus geltoki aldaketak eta ordutegi bereziak saninazio jaiak direla eta

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 25a, 16:30

Azpeitiko saninazio jaiak direla eta, gaurtik abuztuaren 5era Lurraldebusen autobus geltoki aldaketak izango dira. Horrez gain, uztailaren 29tik abuztuaren 1era eguneko zein gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

 

Julian Elorza Hiribideko eta Tren Museoko geltokiak bertan behera geldituko dira eta autobusak, bariantean, Tren Museoaren ondoan dagoen oinezkoentzako zubiaren parean geldituko dira.

Saninazio jaietan, uztailaren 30etik abuztuaren 1era gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek. 00:10ean, 01:40ean, 02:40ean, 03:40ean, 04:40ean, 05:40ean eta 06:40ean abiatuko da Azpeititik Azkoitirako autobusa. Uztailaren 28an, berriz, UK45G eta UK46G lineek ohiko gaueko autobus zerbitzua eskainiko dute.

Zerbitzu berezian UK01 linean

UK01, Azkoititik Donostira eta Donostitik Azkoitirako autobus linean zerbitzu berezia eskainiko dute uztailaren 29an, 30ean eta 31an. Altzibarko geltokian 21:45ean eta liburutegi aurrekoan 21:50ean abiatuko da Donostiarako autobusa. Donostitik Azkoitirako autobusa, berriz, 23:05an abiatuko da Donostiako autobus geltokitik, eta 23:15ean Askatasunaren Hiribidetik.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide