Igandean, 09:00etan, Abaraxka Aterpetxetik abiatuko da taldea. Txakurrak eta bestelako maskotak ibilbidean parte hartzera eramateko deia egin dute Zuhaitzak Bizirik taldetik. Mendi irteeran izena emateko, eta informazio gehiago eskuratzeko, 685 735 277 telefono zenbakira deitu beharko da.