Udala prebentzio alorrean egiten ari den lanketaren testuinguruan sartzen da ekimena. Udalak adierazi duenez, tabernariek «prestutasun osoz» hartu dute parte ekimenean. Sei tabernek hartu dute parte formakuntza saioetan: Atraskua, Zurt, Latz, Zakela, Txalintxo eta Batzokia taberna dira establezimendu horiek.
Saioetan jorratutako edukiari dagokionez, tailerrak gidatu dituen Sare Pagazaurtunduaren esanetan, «indarrean dagoen legedia gainbegiratu dute, alkohola beste droga batzuekin nahasteak zer arrisku eta ondorio dituen ikusi, gehiegi edan duten bezeroen aurrean zer estrategia erabili edota botikinean zer eduki dezaketen eta zer ez».