Datorren asteburuan amaituko du denboraldia Zabaletak. Banakako Espainiako txapelketa absolutuan lehiatuko da zapatuan eta igandean, Getafen (Madril, Espainia); 1500 metroko proba egin beharko du azkoitiarrak.
Jone Zabaleta Atletico San Sebastian atletismo taldeko korrikalari azkoitiarrak laugarren postua lortu du Euskal Selekzioarekin Espainiako Txapelketa Absolutuan. Granollersen (Katalunia) jokatu zuen, zapatuan, 3000 metroko txapelketa. Zabaletak orain arteko bere marka pertsonala hobetu du, 09:38 minutuko denbora ezarrita.