Protesta ekitaldiak antolatzen dituen taldeak irailera arte etena egitea erabaki du, baina pentsioei «irtenbiderik eman ezean berriz kalera» irtengo direla adierazi dute. Elkarretaratzerik ez, baina, abuztuaren 1ean eskualde mailako manifestazioa egingo dute Urola Kostako pentsiodunek, Azpeitian. Egun horretan Iñigo Urkullu lehendakaria Azpeitian izango da, eta 10:00etan Azpeitiko plazan elkartu ondoren, lehendakariari eskutitza eskura emateko asmoa azaldu dute.