Unai Zialtzeta eta Mari Carmen Seijas irabazle V. Duatloi Herrikoian

Maxixatzen.eus

Unai Zialtzeta azpeitiarra gizonezkoetan eta Mari Carmen Seijas azkoitiarra nagusitu dira Azkoitri Triatloi Klubak antolatu duen Azkoitiko V. Duatloi Herrikoian. 35 parte-hartzaile izan ditu aurtengo edizioak, 31 gizon eta lau emakume. Bi kilometro egin dituzte korrika lehenik, gero 5,2 km bizikletan, eta azkenik, kilometro bat egin dute korrika ibilbidea osatzeko.

Gizonezkoetan Unai Zialtzeta azpeitiarra nagusitu da, 19 minutu eta 29 segundoko denbora eginda. Bere atzetik sartu dira Koldo Aranguren azkoitiarra, eta Mikel Ugarte azpeitiarra. Emakumezkoetan, berriz, Mari Carmen Seijas azkoitiarra gailendu da, 23 minutu eta 45 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Bigarren postua lortu du Izaro Garate azkoitiarrak, eta hirugarrena Maite Hidalgo azkoitiarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide