Hamar afari zozketatuko ditu Herrixen elkarteak uztailean

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 13a, 17:00

Uztailaren 2an jarri zuen martxan Herrixen Merkatari Elkarteak uztaileko kanpaina. Herriko saltokietan egindako erosketak Azkoitia txartelarekin ordaintzen duena, elkarteak zozketatuko dituen hamar afariren zozketan sartuko da. Azkoitia txartela eskatzeko, berriz, herrixen@hotmail.com helbide elektronikoan egin beharko da eskaera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide