23:30ak aldera, auto gidari bat 100 metro kontrako noranzkoan gidatzen ari zela ohartu zen Ertzaintza, Trino Uria kalean. Ertzaintzak azaldu duenez, ertzainek auto gidariari gelditzeko eskatu diote behin baino gehiagotan, eta jarraian ohartu dira mozkortuta zegoela.
Auto gidariak ez zuen inolako nortasun agiririk, eta ertzain etxera eraman dute, behar bezala identifikatzeko. Alkoholemia testa egin ostean, 1,21eko tasa eman zuen lehen emaitzan eta 1,25 bigarrengoan, baimendutako gehiengo tasa 0,25 denean. Atxilotua epailearen esku utziko dute, gaur.