Gipuzkoako 30 autobus enpresa inguruk greba egingo dute lau egunetan, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta. Lurraldebuseko langileek greba egitea erabaki dute, eta, guztira, 50 bat langileri eragingo dio greba deialdiak.
Gipuzkoako lan hitzarmena izan dute indarrean, eta aurre akordioa sinatuta bazuten ere, patronalak ez zuen akordioko puntuetako bat onartzerik nahi izan. Bi aldeen artean desadostasuna sortu du dietak ordaintzea arautzen zuen puntuak. Patronalak ez du araudia aplikatzen, Gipuzkoako lan hitzarmenean dieten puntua ez dagoelako ondo erredaktatuta.