Aritz Aranbarrik Sanserekin hasi du denboraldi-aurrea

Maxixatzen.eus

Aritz Aranbarri, goiko lerroan eskuinetik hirugarrena. (Argazkia: R. Sociedad)

Aritz Aranbarri Muruak (Azkoitia, 1998) Real Sociedad B taldearekin hasi zuen atzo, astelehena, denboraldi-aurrea, Zubietan. 2016-17 denboraldiaren amaieran egin zuen jauzia Real Sociedad C taldera, eta harrezkero Realaren hirugarren taldean aritu da. Aranbarrik denboraldi berria Realaren bigarren taldean, Sansen, egingo du.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide