Aldaketak poltsa konpostagarriak banatzen dituzten saltokietan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 6a, 14:55

Aldatu egin dira Azkoitian poltsak banatuko dituzten saltokiak. Urola Erdiko Mankomunitateak lehiaketa antolatu zuen poltsa konpostagarriak komertzioetan banatzeko, eta horren ondorioz honako denda hauetan banatuko dira Azkoitian poltsa konpostagarriak:

 

Azkoitia: Odazpi kafetegia (Anaitasuna Plaza, 1), Elurre kafetegia (Julio Urkixo 20, behera), Lujan kioskoa (Kale Nagusia, 72) eta Amalur bideoak (Julio Urkixo hiribidean).
 
Bestalde, Urola Erdiko Mankomunitateak bulegoa berria du, Azpeitian. Merkatu plazaren gaineko lehen solairuan du bulego berria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide