Itsas zeharkaldia zapatuan hasiko da Saturrarandik, eta amaitu Hondarribian egingo da. Amaiera hori girotzeko, Marea Urdinaren amaiera festa antolatu dute. 17:00etan hasiko da festa, Ibon Uzkudun aurkezleak gidatuta. 17:15ean igerilariei ongi etorria emango diete; 17:45ean, berriz, musikarien txanda izango da. Marea Urdinaren taldeak eta Passepartout talde azkoitiarrak emango dute kontzertua, Hondarribiako itsas portuaren alboko aparkalekuan. Guztia laguntzeko, pintxoak eta edariak eskainiko dituzte antolatzaileek.