Azkoitiko EAk herri antolakuntza berria du

Maxixatzen.eus

Groseko alkartetxean atzo egindako bilera. (Argazkia: Urola Kostako EA)

Atzo, asteazkena, Donostiako Gros auzoko alkartetxean Gipuzkoako Eusko Alkartasunaren Lurralde Batzarra egin zen, eta bertan Azkoitiko EAk herri antolakuntza berria eratu duela jakinarazi zen. Azkoitiko EAk orain arte gutxiengo egiturarik ez zuelako, Azpeitiko EAren esku egon da Azkoitikoaren antolakuntza. Aurrerantzean, Azkoitikoak bere egitura izango du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide