Zuri-gorriz jantzitako ehunka haur izango dira plazan. HH3 eta LH6 bitarteko neska-mutilek hartuko dute parte entzierroan. Plazatik hasita, Oteiza pilotalekuetaraino joango dira, eta handik gero berriz itzuliko dira plazara.
Iruñan ostiralean hasiko dira sanfermin festak, eta Azkoitian ere sanfermin txiki ospatuko dute Uztaila Jolasean udaleku irekietan dabiltzan neska-mutilek. 12:00etan, udaletxeko balkoitik botako dute txupinazoa, eta segituan Kontzejupetik zezenak irtengo dira entzierroa egiteko.