Dean tabernak XL. urteurren festa egingo du hurrengo asteburuan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 4a, 08:12

Herriko plazan kokatuta dagoen Dean tabernak 40. urteurren festa egingo du hurrengo asteburuan, uztailak 13 eta uztailak 14.

 

Ostiralean, uztailak 13, urdaiazpiko moztailea izango da tabernan, eta terrazan musika izango da, 19:30etik aurrera. Zapatuan, 15:00etan, bazkaria egingo dute Laja Jatetxean. Bazkarira joan ahal izateko, izena ematean 30 euro ordaindu beharko da hilaren 11rako, Dean tabernan bertan. 19:00etatik 20:00etarako tartean, berriz, doako edana eskainiko du tabernak, eta bien bitartean M eta Jotakie taldeen kontzertuak izango dira, tabernaren atarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide