Jendetza bildu da musika bandaren kontzertuan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 2a, 10:50

Joan den zapatuan Azkoitiko Musika Bandaren kontzertua izan zen Kontzejupean. Plaza Berrin izatekoa zen, baina euriagatik azkenean Kontzejupera aldatu zuten. Emanaldia Julen Etxanizek aurkeztu zuen eta Jenny Caleroren Born to Dance dantza eskolako dantzariek ere parte hartu zuten. Kontzejupea goraino bete zen.

Kontzertua Carlos Muñozek zuzendu zuen, eta honako abesti hauek jo zituzten: Thiller, Mambo bando uno, Mix Los Rodriguez, Samba de Janeiro, Marry You, My Sharona, Echame la culpa, Dramas y comedias, Electro Fender, Living on a prayer, El rey, Tekila eta Electro Style.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide