Madrilen izan da Carlos Sanchez. III. Torneo Solidario 'Jaque mate al Alzheimer' txapelketan hartu zuen, Real Madril taldearen Valdebebas Kirol Hirian. Txapelketa ondo hasi bazuen ere, behera egin zuen hainbat arrazoi tarteko.
Zumarragan, Senior mailan irabazlerengandik gertu izan ziren Jose Joakin Etxaniz, Juan Carlos Valor eta Imanol Larrañaga azkoitiarrak. Zarauzko Txapelketan, berriz, laugarren, bosgarren eta zazpigarren amaitu zuten Jose Joakin Etxanizek, Manuel Paredesek eta Imanol Larrañagak. Finalaurrekora sailkatzetik gertu izan ziren azkoitiarrak.