2019ko uztailean lau urte beteko dira lehen baratzak esleitu zirenetik. 2019ko udazkenean berriro lursailak esleituko dira, eta beraz, orain lursail bat eskuratzen dutenek 2019ko udazkenera arte izango dute baratza erabiltzeko aukera. Gero, zozketan parte hartu ahalko dute.
Hona hemen xehetasunak:
Baratzea erabiltzeko lizentzien iraupena:
Urtebeteko iraupena izango du, eta gehienez 2019 urrira arte luzatu ahalko da, nahiz eta titularrak eskubidea izango duen hurrengo deialdietan parte hartzeko.
Eskumena duen tokiko organoak indargabetu ahal izango ditu lizentziak, erabiltzaileek betebeharrak betetzen ez badituzte —horiek Azkoitiko Baratze Ekologikoen esleipenerako eta kudeaketarako Araudian zehazten dira—
Fidantza eta kanona:
- 50€ fidantza eman beharra dago udal eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko.
- 5€ kanona hileko. Urtean behin kobratuko da.
Esleipendunek bete beharreko zenbait gauza:
1. Derrigorrez parte hartu beharko dute EKOGUNEk antolatzen dituen nekazaritza eta baratzezaintza ekologikoko ikastaro teoriko eta praktikoetan. Ikastaro hori egiten ez badu, pertsona horrek galdu egingo du partzela erabiltzeko lizentzia eta hutsik geratuko da plaza, eta hura beteko da itxaron zerrendaren ordena jarraituz.
2. Baratze kideak behartuta daude elkarte bat sortu eta bozeramaile bat izendatzera. Udaletxeko teknikariarekin harreman zuzena izango dute eta elkarlanean kezkak, arazoak, etab bideratuko dituzte. Elkarteak mantentze-lanen egutegi bat finkatu beharko du Baratza Parkeko beharrei elkar lanean aurre egiteko.
3. Baratzetara animaliak eramatea debekatuta dago.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Nortasun Agiria
- Eskaera orria beteta (eranskina)
Bete beharreko baldintzak:
- Azkoitiko udalerrian erroldatuta egotea.
- Ezinbestekoa izango da esleipenerako deialdia argitaratu aurretik gutxienez hiru urte erroldatuta izatea.
- Zerga betebeharrak ordainduta izatea
- Familia-unitate bereko kideren bat ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzaile
- Ez izatea nekazaritza-jarduerarako egokiak diren beste landa-lur baten jabe edo erabiltzeko eskubiderik.
- Ezgaitasun fisikoa dutenek bete beharrekoa: %33a baino gehiagoko ezgaitasuna izatea eta mugikortasun baremoa A edo B izatea.
Esleipen prozedura:
- Eskabidea aurkezteko epea irekitzea.
- Epea amaituta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da iragarki taulan eta web orrian. Hortik aurrera 5 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.
- Epe hori amaituta eta jasotako erreklamazioak ebatzita, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda dakarren ebazpena argitaratuko da.
- Ezgaitasun fisikoa dutenak dagokien lursailerako zozketan sartuko dira.