Sarek bere ibilbideari amaiera emango dio gaurko azken giza sarearekin

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 29a, 09:24

Azkoitiko Sarek bere ibilbideari amaiera emango dio. «Helburuak betetzat jotzen ditugu, zentzu batean, Azkoitiko herria presoen eskubideen inguruan sentsibilizatzea zelako, eta urte hauetan lortu den sentsibilizazioa nahikoa zabala delako», azaldu dute Sareko kideek.

 

2014. urtean sortu zen Azkoitiko Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde aritzeko. Herrian sentsibilitate ezberdinetako norbanakoak elkartzeko asmoz, giza sarea egin dute hilero, azken ostiralean, eta herriko hainbat talde eta norbanakok hartu dute parte harrezkero. Lau urteren ondoren, gaur itxiko du Sarek bere ibilbidea. 19:00etan eliz ataritik abiatuko da azken giza sarea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide