Sammic enpresako langile batzordea bederatzi ordezkarik osatzen dute: LABeko bost eta ELAko lau. Batzorde horrek bost greba egun proposatu ditu. Gaurkoa dute azken greba eguna, baina uztailaren 2tik aurrera greba mugagabea egitekoak dira. Joan den ostegunean eman zuten lantegiaren atarian greba egun horien berri.
Blokeo egoera gainditzea helburu
2017ko abenduaren 31n amaitu zen sinatuta zeukaten paktuaren indarraldia. Sammic enpresako langile batzordeak azaroan eman zion hitzarmen berriaren proposamena zuzendaritzari, baina enpresak lehen erantzuna «oso berandu» iritsi zela azaldu zuten langile batzordetik. Hitzarmen berriaren inguruan hitz egiteko «borondate eza» ikusten dute langileek. Egoera gainditzen saiatu diren arren, oraingoz ez dute akordiorik lortu eta horregatik erabaki zuten greba egitea.