Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 28a, 13:38

Latz tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, ekainak 28:

Atraskua: txanpinoia eta Errioxako txorizoa.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta solomoa tomatearekin.

Etxe-Aitz: haragi bolak saltsan eta urdaiazpiko kroketak.

Latz: arrain pastela, bakailaoaren piper betea eta txanpinoien nahaskia.

Tta-kun: arrautza betea eta urdaiazpiko gutizia.

Txalintxo: atuna tomatearekin. Txalintxo tabernaren azken pintxo-potea.

Zurt: arrautzarekin eta bexamelarekin egindako kroketa eta urdaiazpiko egosiarekin eta piperrarekin osatutako pastela.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide