Musika bandak kontzertua emango du zapatuan, Plaza Berrin

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 27a, 11:22

Musika Bandak iaz eskainitako kontzertuko irudiak.

Azkoitiko Musika Bandak zapatuan kontzertua emango du, Plaza Berrin. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta Julen Etxaniz aurkezlearen ahotsak eta Jenny Caleroren Born to Dance dantza eskolako dantzarien urratsek lagunduko dute kontzertua.

 

Kontzertua Carlos Muñozek zuzenduko du, eta honako abesti hauek joko dituzte: Thiller, Mambo bando uno, Mix Los Rodriguez, Samba de Janeiro, Marry You, My Sharona, Echame la culpa, Dramas y comedias, Electro Fender, Living on a prayer, El rey, Tekila eta Electro Style.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide