Bi gazte atxilotu ditu bart Ertzaintzak, Garbigunean

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 26a, 19:10

20 eta 23 urteko bi mutil atxilotu ditu Ertzaintzak Garbigunean, bertatik pneumatikoak lapurtu dituztela egotzita. Bart, gauerdian, Citroen C15 markako auto bat ikusi zuten Ertzainek Garbigunearen atarian aparkatuta, eta barruan erabilitako hainbat pneumatiko aurkitu zituzten. Ertzaintzatik azaldu dutenez, ustezko lapurrak ezkutatzen saiatu ziren, baina ertzainek bi gazteak atzeman, identifikatu eta azkenik atxilotu egin zituzten. Bi atxilotuak epailearen esku utzi ditu orain Ertzaintzak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide