Gaur arratsaldean, 19:30ean, Compañia do Ruido taldearen eta Aitor eta Aritz bikotearen kontzertuak izango dira Latz tabernan. Talde galiziarrak samba, ska, reggae, erritmo balkanikoak eta rock & roll bezalako doinuak lantzen dituzte. Horrez gain, Aitor eta Aritz bikoteak trikitixa doinuak plazaratuko dituzte Latzen.