Katu bat hil izana salatu du Katubihotz elkarteak

Maxixatzen.eus

Katubihotz elkarteak San Joan gauean katu beltz bat hil izana salatu du bere Facebook orrialdean. Nerea eta Haide izeneko bi herritarrek zaintzen zituzten hil berri duten katua eta bere hiru katakumeak. Elkarteak egindako salaketak dioenez, «norbaitek katuaren biziarekin amaitzea erabaki zuen, hiru katakumeak umezurtz utziz».

 

Azkoitiko Julio Urkixo kaleko parkean gertatu da ezbeharra, Julio Urkixo 11. zenbakia duen bebarruaren aurreko parkean. Katuari autopsia egin diote, eta «beharrezkoak diren salaketak» jarriko dituztela jakinarazi dute elkartetik. Orain, lekuko bila dabil elkartea, eta norbaitek gertaeraren berri badu, elkartearekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide