Artelanen egindako lanekin erakusketa osatu dute, Torre Zurin

Maxixatzen.eus 2018ko ekainaren 23a

Artelan zentroko Txelo Arangoren ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira Torre Zuri erakustokian, uztailaren 1era bitartean. Ikasturte honetan egindako lanak egongo dira ikusgai.

Honako hau da erakustokiaren ordutegia: asteartetik ostegunera 10:00etatik 12:00etara zabalduko dute; ostiralean, 18:30etik 20:30era; zapatuan, goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 18:30etik 20:30era; eta igandean, 12:00etatik 14:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide