Dozenaka lagun bildu dira eliz atarian La Manadako kideak aske utzi izana salatzeko

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 22a, 21:17

Sostenipe Talde Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute Nafarroako Auzitegiak La Manada taldearen eskaria onartu izana salatzeko. Ez dago gure hitza epaituko duen inor. Nik sinesten dizut lemapean, dozenaka herritar bildu dira pankartaren atzean. Behin betiko epaia iritsi bitartean baldintzapean aske geratuko dira Iruñeako talde bortxaketaren egileak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide