Mintzalagunak omenduko dituzte Udalak eta AEK-k

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 22a, 12:47

Mintzalaguneko bidelagunei, alegia, euskaldun berriekin euskara praktikatzeko biltzen diren euskaldun zaharrei, omenaldia egingo zaie datorren ostegunean, ekainaren 28an. 19:00etan izango da ekitaldia udaletxean. Udalak eta AEK-k sustatuta, euskaldun berriek beren esker ona adierazi nahi die bidelagunei, eskaintzen dieten denbora eta dedikazioagatik.

 

Ekitaldia irekia da, eta, beraz, herritar guztiak gonbidatuta daude bertara.

Euskaldun zaharrak eta berriak izango dira protagonistak. Mintzalagun programaren zortzigarren urtea da aurtengoa. 39 lagunez osaturiko 10 taldek parte hartu dute azken edizioan. Egitasmoa abiatu zenetik 70 bat lagunek parte hartu dute.

Mintzalagun programari esker, astean behin biltzen dira bidelariak, euskara hobetu nahi duten euskaldun berriak, bidelagunekin, hau da, euskaldun berriei euskara maila hobetzen lagunduko dien euskaldun zaharrekin.

Aurten Mintzalaguneko bidelagunak omenduko dira, baina ikusita euskaldun berriek ere meritu galanta dutela egiten duten ahaleginagatik, datorren urtean euskaldun berriei egingo zaie aitortza.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide