Musika, dantza eta sua San Joan bezpera ospatzeko

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 22a, 12:08

San Joan bezperako gaua berezia izan ohi da askorentzat. Azkoitian suaren bueltan ospatzen den hitzordua da. Aurten Marea Urdina izango da protagonista, haiek piztuko dutelako Balda Plazako sua. Udalak, herriak, «egitasmoari babesa erakutsi» nahi dio egiten ari den ekarpenari lagunduz, alegia, «autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta pairatzen duten pertsonen gizarteratzea bultzatu, gizarte justuago, berdinago eta inklusibo bat sustatuz». Ordu gutxi falta dira dantzak eta musikak lagunduta, San Joan sua pizteko. Horra egitaraua:

 

- Sua piztu aurretik, 19:30ean, Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko KANDIOLA dantza taldea eta Bizkargi Dantza Taldearen emanaldia Balda Plazan.

- Musika bandaren Kalejira.

- 22:00etan, Balda Plazan, suaren piztuera, Sahatsa dantza taldea, Iraurgi abesbatza, Parrokiko abesbatza eta musika bandaren laguntzarekin.

 - Ondoren, Bizkargi eskolako dantza taldeak, X. Zatoz Dantzara Balda Plazara emanaldia eskainiko du.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide