Ro musika taldeak 'Ilhunbean esan-eginak' singlea aurkeztu du

Maxixatzen.eus

Matadeixen musika proiektu berri bat jaio da. Ro musika taldeak argitaratu berri du bere lehenengo singlea. Ilhunbean esan-eginak izenarekin sortu du taldeak bere lehen lana.

 

Produkzio, grabaketa, nahasketa eta master lanak  Matadeixen duen bere lokalean egin dituzte Ro taldeko musikariek. Lau azkoitiarrek eta azpeitiar batek osatzen dute taldea. Gorka Alcalde —gitarra—, Josu Usobiaga —bateria—, Iñigo Gonzalez —gitarra— eta Mikel Iraeta —sintetizatzailea/teklatua— azkoitiarrek, eta Iker Amenabar —baxua— azpeitiarrak osatzen dute taldea. 

Slacktuis, Black Beauty eta Zizel taldeetako musikariek osatu dute Ro taldea. Taldeak jakinarazi duenez, gainera, laster beste single bat kaleratuko dute, bideoklip batek lagunduta. Oraingoz, Ilhunbean esanak eta Ilhunbean eginak kantak plazaratu dituzte. Bi abestiak osorik entzun daitezke Bandcamp plataforman.

Ikusi Ilhunbean esan-eginak lanaren teaserra:

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide