Pentsiodunek indarra erakusten jarraitzen dute

Maxixatzen.eus

Astelehero bezala, 12:00etan plazan elkartu dira dozenaka herritar. Pentsioak «duinak eta KPIaren araberakoak» izatea eskatu dute beste behin. Gaur ere 200 bat herritar inguruk eman diote babesa deialdiari.

 

Atzo, bestalde, Zarauzko kaleak hartu zituzten eskualde osoko bizilagunek, pentsio duinen alde egindako mobilizazioan. Bestelako pentsio sistema baten aldeko aldarria eraman zuten hainbat azkoitiarrek. Antolatzaileen arabera, mila lagunetik gora batu dira. Urola Kostako Hitzak atzoko manifestazioko irudiak hartu zituen. Ikusi bideoa:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide