Hirukurutzeta inguruko bilaketa lanak bertan behera utzi ditu Ertzaintzak

Maxixatzen.eus

Urrategi auzoaren eta Hirukurutzeta mendiaren inguruan pertsona bat 'galduta' edo 'arazoren batekin' egon zitekeela-eta, haren bila ari ziren ertzainak eta suhiltzaileak atzo, baina ezer aurkitu ez zutenez, bilaketa lanak etetea erabaki zuten.

 

Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari adierazi dioenez, herritar baten abisua jaso zuten Hirukurutzeta inguruan, laguntza eske ari zen norbaiten ahotsa entzun zutela esanez. Bilaketa lanak bertan behera utzi zituztela jakinarazi du orain Ertzaintzak. «Inguru guztia miatu dute eta ez dute ezer topatu. Inor desagertu izanagatik salaketarik ere ez da jaso eta, beraz, bilaketa bertan behera gelditu da», azaldu dute Ertzaintzatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide