Azkoitiarra askotan izan da Aristerrazuko plazan. Orain arte erromeriak baliatu izan dituzte omenaldiak egiteko eta aurten ere horrela egingo dute. Elkarteko bilera batean otu zitzaien antolatzaileei 'Laja'-ren urteetako ibilbideari aitortza bat egin eta esker ona adieraztea. 'Laja' eta Larrañaga bikotearen emanaldia izango da igandean Aristerrazun, 18:30ean, baina eten bat egingo dute saioaren erdian, trikitilari azkoitiarrari aitortza egiteko.