Ostegun honetan pintxo-potea ingelesez

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 13a, 17:33

Ostegun honetan, ekainak 14, Chit Chat Bar Hop edo pintxo-potea ingelesez egingo da Gaztanenea Formakuntza Zentroak antolatuta. Tony Byrne jatorrizko ingeles hiztunak gidatuko du saioa 19:30etik 21:00etara.

 

Taldea 19:30ean Gaztanenean bilduko da. Ekimena doakoa eta irekia da, ingelesa praktikatu nahi duten herritar guztiei zuzendua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide