Azkoititik autobusa jarriko dute Altsasuko gazteen alde Iruñean egingo den manifestaziora joateko

Maxixatzen.eus

Altsasuko auzian zigortutako gazteen kontrako epaia salatzeko manifestazioa egingo dute zapatuan, ekainak 16, Iruñean. Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak deitu dute mobilizazioa, eta Azkoititik 15:00etan abiatuko da Iruñeara joateko autobusa, Eroski txiki parean.

 

Manifestazioa Sadar futbol zelaiatik 17:00etan abituko da, eta Askatasun plazan amaituko dute bidea. Manifestaziora joateko autobusa antolatu dute, eta izen-ematea zabalik dago Zakela, Zurt eta Etxe-Aitz tabernetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide