Xabi Orozek Mediterraneo Jokoetako 3x3 txapelketa jokatuko du Espainiako Selekzioarekin

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 7a, 09:06

Xabi Oroz (Azkoitia, 1996) Gipuzkoa Basket taldeko saskibaloi jokalari azkoitiarra Espainiako Selekzioarekin arituko da Tarragonan (Herrialdeko Katalanak), ekainaren 22tik uztailaren 1era, XVIII. Mediterraneoko Jokoetan.

 

Txapelketan Mediterraneo inguruko herrialdeek parte hartzen dute, eta 33 diziplinatako kirolariak elkartuko dira bertan; guztira, 26 nazionalitateko 4.000 kirolari lehiatuko dira Tarragonan. Horietako bat izango da Xabi Oroz. Azkoitiarrak 3x3 saskibaloi txapelketan hartuko du parte, beste hiru taldekiderekin batera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide