Ikastaroa irekia izango da eta interesa duen orok har dezake parte. Udalaren eta Kanku elkartearen asmoa da urte osoan eskaintzea autodefentsa saioak, hilean behin. Ikastaroak teoria eta prestakuntza fisikoa uztartuko ditu, baina helburua da ikasten den hura baliagarria, praktikoa eta eraginkorra izatea.
Autodefentsaz gain, ekainean, autoestimua lantzeko tailerra ere abian da. Asteazkenero izango dira saioak Miriam Herbónen eskutik, 17:00etatik 20:00etara, Elkargunean.