Joan den ostiralean, bederatzi eta hamahiru urteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak, eta atzo lau gazteak atxilotzeko agindu zuen. Oraindik epaia irmoa ez bada ere, fiskalak gazteak atxilotzeko agindu zuen, «ihes egiteko arrisku handia» dagoela argudiatuta, eta epaileek hala erabaki zuten. Guardia Zibilak atzo goizean atxilotu zituen lau gazteak, Altsasun. Zortzi auzipetuetatik zazpi daude preso, eta horietatik hiruk urte eta erdi daramate kartzelan.