Patxi Larrañagak kantua eta musika maiteak izan ditu beti. Iraurgi abesbatzaren eta musika eskolaren sortzailea da Larrañaga, gainera. Orain herritarrek ezagutzen dituzten ehunka kantu biltzen dituen liburua argitaratu berri du. Larrañagak dio lan hori «terapia» izan dela beretzat.
Duela zazpi urte kaleratu zuen Gure abestiak izenburupean liburua, baina orain gaurkotuta dakar. Euskarazkoekin batera, gaztelerazko kantuak Nuestras canciones liburuan bildu ditu. Bi aleek osatzen dute bilduma.
Abesti bakoitza bere letra eta pentagramarekin agertzen da liburuan. Ondare musikal hori herritarren esku geratuko da aurrerantzean, gustuko duenak gozatzeko eta abesteko.