Hamar lan saritu dituzte XXVII. Bertso Paper Lehiaketan

Maxixatzen.eus

Azkoitia BHIk eta Indarlan guraso elkateak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, XXVII. Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa izan da gaur eguerdian, Baztartxon. 12 urtetik 18 urte arteko gazteek egindako 30 lan jaso dituzte, eta horietatik hamar saritu dituzte. 

Epaimahaia Mailu Larrañagak, Itziar Unanuek eta Agustin Arrietak osatu dute. Azkoitia, Getaria, Zarautz eta Eskoriatzako bertsoak jaso dituzte. Ekitaldian haur ugarik parte hartu dute bertsoak kantatzen, eta Aitor Salegi eta Eneritz Artetxe bertsolariak ere alboan izan dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide