Ondasun Higiezinen gaineko zerga datorren ostiralean kobratuko da

Maxixatzen.eus

Azkoitiko Udalak jakinarazi du, erreziboak helbideratuak dituztenei datorren ostiralean, ekainak 8, Ondasun Higiezinen gaineko zerga kontu korrontetik pasako dela.

 

Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidali dira. Oraindik jaso ez dutenek, Azkoitiko Udalaren Harrera Bulegoan eskatu beharko dute. Borondatezko epea, errezibo horiek ordaintzeko, ekainaren 30ean amaitzen da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide