Aittolan Otaba jaiak ospatu zituzten atzo. 12:00etan, Aittolako gurutzean hildako auzotarren aldeko meza egin zuten, eta ondoren, Aittola Zar jatetxeko mandioan, lehengo ohitura zaharrari jarraiki, bazkaria, bertsoak eta trikitilariek girotutako erromeria egin zituzten. Jatetxeko ganbara goraino bete zen festa ospatzeko.