Jendetza bildu da plazan Herri Jaiaz gozatzeko

Maxixatzen.eus

Gaur eguerdian Herri Jaia ospatu dute plazan, eta bertaratu diren herritarrek aukera izan dute herriko baserritarren nekazaritza produktuak erosteko, txahal errearen mokadutxoa egiteko eta etxe desberdinetako sagardoa dastatzeko. Nekazariek bederatzi postu jarri dituzte. Besteak beste, barazkiak, loreak, gazta, eztia, ogia eta beste hainbat produktu eskaini dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide