Milatik gora umek parte hartu dute XXXVI. Ikaskirol Krossean

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 3a, 13:58

Eguzki berotan ospatu dute gaur, igandea, XXXVI. Ikaskirol Krossa. HH4ko ikasleetatik hasi eta DBH2 mailara arteko neska-mutilek parte hartu dute lasterketan. Proba guztiak 12:30 aldera amaitu dira, eta ondoren, maila guztietako parte hartzaileen artean opariak zozketatu dituzte. Azkenik, sari banaketari ekin diote Plaza Berrin jarri duten oholtzan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide